Itxi

Amarauna

Bermeoko galerna, 1912

Juan Apraiz: "Egun tristea da gaurkoa Bermeon"

Arantxa Arza | EITb Media

Lehen ere izan ziren enbata gogorrak Kantauri itsasoan baina 1912ko hura sekulakoa izan zen, gaur egun izendatu behar bagenu, "ziklogenesia" izan zela esango genukeen. Hala adierazi digu Juan Apraizek.

  • Bermeoko portua gauez. Txalupak eta ingurua kandelargitan

    Bermeoko portua gauez. Txalupak eta ingurua kandelargitan

    5:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Merkantzia Untzietan lanean ibilitako bermeotar honek pasioz ikertu du 1912ko Abuztuaren 12an gertatutakoa. 143 arrantzale irentsi zituen itsasoak, gehien gehienak Bermeokoak. Ondorioz 75 emakume geratu ziren alargun eta 300 haur, umezurtz. 40 untzi harrapatu zituen enbatak eta haietatik 14 ondoratu. Itsas tragedia hura gogoratzen dute urtero Bermeon Abuztuaren 12. egunean. Gaur ere kandelak piztuta, lore eskaintza egingo dute Bermeoko portuan.