Itxi

Amarauna

Klima-aldaketa

Klima-aldaketak gure bizitza aldatu du

Hirigintza, nekazaritza eta lan egiteko modua aldatu ditu klima-aldaketak

  • Iker Aranjuelo IDAB-CSICeko Agrobioteknologia insititutuko Begetalen Departamentuko buru

    Iker Aranjuelo IDAB-CSICeko Agrobioteknologia insititutuko Begetalen Departamentuko buru

    29:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nola aldatu du gure bitzitza klima-aldaketak?

Hirietan eta eraikuntzan izan diren aldaketei buruz galdetu diotu Ekaitz Uribe, Oreka estudioko arkitekoari; Iker Aranjuelo IDAB-CSICeko Agrobioteknologia insititutuko Begetalen Departamentuko buru denarekin nekazaritzan klima-aldaketak  dagoeneko eragin dituen aldaketez eta eraginen dituenez hitz egin dugu. Lan alorrean aldaketak ematen ari dira klima-aldaketak bultzatuta eta horien inguruan Alemanian proposatu diren neurriei buruz aritu gara Danel Agirre Berlingo gure lankidearrekin.

Deigarri egiten zaigu bero handiko muturreko tenperaturetako egunetan, gomendioak ematera mugatzen ari garela: Ur asko edateko, pertsianak jeisteko, eguzkiak gogorren jotzen duen orduak ekiditeko... hainbestetan esaten dira hain begibistakoak diren gomendio horiek, batzuetan irudipena dugula horretan baino ez dela uzten gaia, ez dela sakontzen eta horren atzean dagoen egitazko arazoaz hitz egiten. Gaia, ordea, hortik haratagokoa da eta ezin dugu aholku praktikoak ematera mugatu. Galdera jada ez da bakarrik Klima-aldaketak gure bizitzak nola aldatuko dituen baizik eta nola aldatu dituen.