Amarauna
Sexualitatea
"Gaur egungo pornoa askoz ere kaltegarriagoa da"
Gazteen sexu heziketan atzera egin dugula ohartarazi du Amaia Vazquez psikologo eta sexologoak: "Informazioa egon badago, baina benetako heziketarik ez". Horri gehitu behar zaio gaur egungo pornoaren eragina: "Askoz ere biolentoagoa da, eta 6 urteko umeak ere hasi dira horren ondorioak izaten"
-
Sexua kontsumorako objektu bihurtu dela uste du Amaia Vazquezek
19:31 min
Sexologo lanetan hamarkadak pasa ostean, Amaia Vazquezek argi du: "Gaur egungo gazteen sexu heziketan atzera egin dugu, nabarmen". Horren arrazoiez eta balizko konponbideez hitz egin dugu "Amarauna" saioan