Amarauna
Erloju zaharrak
Juan Antonio Izagirrek aitonaren erloju zaharrak erakutsi ditu: "Niretzat amets bat dira"
Maria Agirre | ETb Media
Aspaldiko erlojuak ditu Juan Antonio Izagirrek; aitonak nondik ekarri zituen azaldu du. 1772ko erlojua du, Londresetik ekarritakoa. Erlojuaren soinuak zein esanahi duen azaldu du durangarrak. Pendulua oso garrantzitsua dela esan du.
-
Juan Antonio Izagirre
7:55 min
Zaletasuna aitonarengandik datorkio Juan Antonio Izagirreri. Bilduma izugarria du; baina erloju batzuk ezin dira martxan jarri oso zaharrak baitira. Aitona erloju-konpontzaile profesionala zen. Erlojuen soinuak ametsak direla esan du.