Itxi

Amarauna

Minbizia

Amaia Agirre: "Minbizia duten pertsonen sexualitatea tabu handia da"

Maria Agirre | Eitb Media

Metastasia, minbizia duten lagunen sexualitatea, bularra berreraiki nahi ez izatea... oraindik ere tabu dira Amaia Agirre bertsolariaren arabera. Izan Inurri elkartearen bertso saioetan parte hartzea terapia modukoa da beretzat. Oholtza gainean ez ezik, gurean ere apurtu dizkigu tabu horiek.

  • Amaia Agirre bertsolaria

    Amaia Agirre bertsolaria

    23:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amaia Agirrek gertu bizi izan du minbizia, eta berari bizitza aldatu zaiola aitortu du. Era berean, minbizia gainditzeko ikerketa ezinbestekoa dela azpimarratu du. Izan Inurri elkarteak antolatzen dituen "Tabuen Kutxatik Oholtzara" bertso saioetan partekatutako bizipenak kontatu dizkigu.