Amarauna
Garbitzaileak kexu
Garbitzaileei ez zaie ondo iruditu eurei eguneroko ogia ematen dien lanbidea horrela gutxiestea
Joxepi Mendizabal, Josune Albar eta Nerea Amilibia elkartu dituzte Amaraunean.Hirurak garbitzaileak, eta hirurak ados: Esfortzu fisiko handia eskatzen du garbitzaile izateak eta askok ez dute baloratzen hori. "Tranpa" txikiak ere ohikoak dituzte euren lanetan, noraino iristen diren frogatzeko.
-
Garbiketarako materiala
22:01 min
Cristina Ibarrola Iruñeko alkatea ohiaren adierazpenetatik hasita batu dituzte hiru garbitzaileok Amaraunean eta askotan euren lana ez dutela baloratzen esan dute: Elkarte gastronomikoetan ontziak beratu gabe uzten dituzte askotan euren lana zailduz, txanpon txikiak uzten dizkiete zokoetan noraino garbitzen duten neurtzeko, zikinkeria sartu alfonbra handien azpian hura mugitzen duten ala ez ikusteko....
Eurei ogia ematen dien lanbidea horrela gutxiestea ez zaie ondo iruditu hiru garbitzaile hauei. Errespetu falta handiz askotan eskailerak garbitzen ari direla, egunona eman eta erantzunik ere ez dute jasotzen.