Itxi

Amarauna

Letek 80 urte

Xabier Leteren “Errota Zahar Maitea” ala “Erreka Zahar Maitea”? Joxan Goikoetxeak argituko dizu enigma hori

Arantxa Arza | EITb Media

Joxan Goikoetxea akordeoijolea eta Arantxa Lete haren arreba izan dituzte Amaraunean. 67 urterekin hil zen Lete, 80 beteko zituzkeen aurten.Leteren kantu eta aurkezpen ineditoa ekarri ditu saiora. Arantxa Letek nabarmendu digu Xabier pozik egongo zatekeela gazteek bere berri baduatela jakinik.

  • Joxan Goikoetxea eta Xabier Lete

    Joxan Goikoetxea eta Xabier Lete

    27:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Oiartzunen jendaurrean lehen aldiz kantatu zuenekoa, Juan Mari Lekuonaren letraz osatuta "Erreka zahar maitea", gerora guztiok "Errota zahar maitea" bezala ezagutu dugun kantua eta horrekin batera, duela 30 urte, Durangoko Azokan, lehen aldiz Habanera kantatu aurretik, abestiari buruz esandako ekarri du Joxan Goikoetxeak.

80 urte beteko zituen oiartzuar kantariak aurten,  1944ko Apirilaren 5ean jaio zen.  Hori gogoan, Oairtzunen Lete hartu dute gogoan asteburu honetan eta ekitaldien artean Joxan Goikoetxeak sortutako Hesia Urraturik Oratorio Sinfonikoa eskainiko dute. Harekin solasean aritu dira Amaraunean eta Arantxa Lete , arrebarekin ere bai. Bizitza laburregia izan zuela anaiak eta pena azaldu du, esango zizkion eta esan gabe geratutakoen pena du Arantxak.