Itxi

Amarauna

Musikarekin bizitza

“Musikak eta kantuak munduari begiratzeko beste modu bat ematen dizute”

Shrabani Aranzabe Pita Tolosako Abesbatza Gaztearen zuzendaria da, Naturaren Doinuak proiektuaren sortzaile eta gaur egun Madrilen dokotoretza egiten ari da neurozientzia, musika eta hezkuntza uztartuz.

  • Shrabani Aranzabe Pita

    Shrabani Aranzabe Pita

    18:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

 Minbizia zuela hasi zen natura eta musika lotzen dituen Naturaren Doinuak proiektua lantzen. Izan Inurri, Aspanogi eta Gautena elkarteekin batu eta elkar elikatuz arte disziplina desberdinak korapilatu dituzte proiektuan, 2025ean autismoa landuko dute.

Musika beretzat dena dela aitortu digu 25 urteko gazte alkizarrak. 4 urterekin gurasoek abesbatzera eraman zuten eta ordutik garbi izan zuen berak abesbatzako zuzendari izatea nahi zuela. Gaur egun lortu du  hori, eta biden abesbatza askotatik pasa da soprano hau.