Amarauna
BURU OSASUNA
'Familiak mailegua eskatu behar izan du Iratiren anorexia tratatzeko'
Osakidetzan nahikoa baliabide aurkitu ez, eta Bartzelonako klinika pribatu batera jo behar izan du 17 urteko gazteak, anorexiaren kontrako tratamendu integrala izateko. Iratiren izeba Erikak hemen ere horrelako zentroak behar direla aldarrikatu du, gazteak familietatik gertu egon daitezen.
-
Erika Hernandez, Iratiren izeba
17:26 min



Nerabe zela hasi zen Irati elikadura-jokabidearen nahasmenduekin. Orain 17 urte ditu eta sendatzeko bidean da Bartzelonako klinika pribatu batera jo behar izan du familiak. Klinika horretan tratamendu integrala eskaintzen diote: bakarkako eta taldeko terapiak, sikologo eta sikiatrak, eta mediku eta nutrizionistak.