Itxi

Argi Ibili

Kafea eta tea

Oporretara eraman beharreko botikina eta jarri beharreko txertoak aztergai

Gipuzkoako Farmazialarien elkargora jo dugu aholku bila. Paradisu tropikaletan jarri dugu arreta, baina baliagarria da beste zonalde batzuetarako ere.

  • Irla

    Irla

    12:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Europatik kanpo bidaiatu behar baduzue, herrialde tropikaletara, jarri beharko zenituzketen txertoen inguruan eta eraman beharko zenituzketen botiken inguruan hitz egingo digu Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteko Amaia Maletek, Farmazialari Teknikoak. Bidaiatu baino lehen zer egin eta botikina nola bete beharko genukeen azaldu digu 'Argi Ibili' saioan.

Horrez gain, preserbatiboaren erabileraren garrantziaz ohartarazi du Amaia Maletek. Pasa den astean ezagutu genuen Jaurlaritzak Hiesaren eta Sexu transmisiozko gaixotasunen inguruan egindako 2018ko txostena. Nabarmen egin dute gora hiesa eta sexu transmisiozko gainerako gaixotasunek. Igoeraren arrazoia nagusia zein den azaldu digu eta arriskua nola ekidin argitu du farmazialari teknikoak.