Itxi

Arratsaldekoa

Zuriñe Zubillagaren lana

‘Bakailoa saltsan’ izan da ‘Maite dut Irratia’ lehiaketako irabazlea

Astelehen honetan, apirilaren 8an, 'Arratsaldekoa' saioan eman du jakitera Arantxa Iturbek irabazlearen izena. Lan saritua eitb.com webguneko Euskadi Irratiko atalean dago entzungai.

  • Zuriñe Zubillaga, ‘Bakailoa saltsan’ kontakizunaren egilea.

Astelehen honetan elkartu da Miramonen Juan Kruz Igerabide, Arantxa Urretabizkaia eta Felipe Juaristi idazleek osatutako epaimahaia. Lehiaketara aurkeztutako 63 lanean artean, aho batez aukeratu dute irabazlea. Zuriñe Zubillagaren Bakailoa saltsan lana izan da saritua.

Kontakizunaren erritmo bizia azpimarratu dute epaimahaikideek, eta estiloan egindako ahalegina nabarmendu. Oso denbora zehatz batean eraikitako maitasun istorioa da, irudi poetikoak eta, aldi berean, ulerterrazak, zuzenak eta haragizkoak darabilzkiena. Kontakizun laburra eta oso bukaera erakargarriak ixten duena.

Irabazleak, Eroski Bidaiakek eskainitako bi lagunentzako bidaia egingo du udan, aukeran utziko zaizkion Europako hiru zirkuitu desberdinetatik bat aukeratuta.