Baipasa
On ekin
Pizza osasungarriak prestatzeko errezetak
On Ekin taldeko Nahia Zeziagak azalorez edo kalabazinez egindako pizza masak nola prestatu azaldu digu.
-
Azalore pizza
7:44 min
Etxealdi honetan geroz eta gehiago dira etxean pizza egitera animatzen direnak, baina askotan pizza horren oinarria erositako masa bat da. On Ekin zentroko Nahia Zeziaga nutrizionistak pizza orrez hitz egin digu, eta zerealez egindako masen ordez, oinarriak barazkiz egiten irakatsi digu. Kuiatxoz edo azalorez egindako masak nola prestatu azaldu digu 'Baipasa' saioan.