Baipasa
On Ekin
Lekaleak modu 'freskoagoan' prestatzeko proposamenak
Potajean prestatu ohi ditugu gehienetan, baina On Ekin zentroko Andrea Larreak lekaleak jateko beste modu batzuk proposatu dizkigu.
-
Garbantzu entsalada
7:29 min
Egun beroak iristen hasi dira, eta plater nagusi gisa lekaleak potajean jateko gogo gutxiago izaten dugu. Nahiago izaten dugu plater 'freskoagoak' jatea. Horregatik, On Ekin zentroko Andrea Larrea nutrizionistak hainbat proposamen egin dizkigu 'Baipasa' saioan: entsaladan gehituta, barazkiekin salteatuta (adibidez, garbantzuak pistoarekin), hanburgesa eran, falafel edo hummus erako eratorriak prestatuta... baita izozki eran ere!