Itxi

Baipasa

On Ekin

K bitamina kontsumitzeko errezetak, entsaladan, krema hotzean edo wokean

On Ekineko Andrea Larreak K bitamina zergatik den garrantzitsua azaldu digu, eta bitamina hori lortzeko biderik egokiena barazkiak direnez, udan barazkiak jateko hainbat errezeta proposatu digu.

  • Barazkiak

    Barazkiak

    8:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

K bitamina zer den ba al dakizue? 'Baipasa'n konturatu gara azken aldian gehiago aipatu den bitamina dela eta, COVID19a dela eta. Hainbat ikerketaren arabera, COVID19aren kutsatutakoek garapena okerragoa izaten dute K bitamina maila baxua izanez gero. Hori dela eta, On Ekin zentroko Andrea Larrea nutrizionistak azaldu digu zegatik zen garrantzitsua bitamina hori, eta barazkiak janda lor dezakegula, batez ere.

Udan barazkiak kontsumitzeko bideak izan daitezke entsaladak, gazpatxoa, egositako barazkiak, barazki makilatxoak edo krema hotzak, baina proposamen berriak egite aldera, Andrea Larreak errezeta batzuk ekarri dizkigu: 

    • Sinplea, goxoa eta ukitu bereziarekin betiko tomate entsaladatik irteteko: tomatea, baratxuri eta albahaka entsalada.

     • Pixkatxo bat konplexuagoa: kalabazin krema hotza edo barazki woka izokinarekin.