Baipasa
On Ekin
Udazkeneko barazkiak prestatzeko errezeta desberdinak
On Ekineko Nahia Zeziagak argitu digu garaiko barazkiak kruziferoak direla eta modu tradizionalean egosita prestatzeaz haratago, beste errezeta batzuk eman dizkigu.
-
Buru-aza
8:31 min
Kruziferen taldeko barazkiak dira udazkenean gure baratzetan aurkitu ditzakegun barazkiak: aza, brokolia, azalorea, lonbarda, bruselazko aza, errukula, romaneskua, besteak beste. Izena, euren hostoek hartzen duten gurutze formatik dator. On Ekin zentroko Nahia Zeziaga nutrizionistak "Baipasa"n esan digunez, balio nutrizional oso interesgarria daukate, bitamina ugaritan (C, E eta K adibidez), zuntzean eta mineraletan aberatsak dira eta sistema immunea indartzen laguntzen digute. Gainera, interesgarriak dira kaltzioan aberatsak direlako, eta esnekirik jaten ez duten pertsonek hemendik ere eskuratu dezakete kaltzioa.Desabantaila bakarra hipotiroidismoa daukaten pertsonentzat izan daiteke, iodoaren xurgapena oztopatzen baitute gordinik kontsumitzen badira (kozinatuta efektu hori desagertuko litzateke beraz ez legoke arazorik).
Kruziferoak prestatzeko modu desberdinak irakatsi dizkigu gure nutrizionistak:
o Modu tradizionalean, egosita.
o Labean ere oso ondo gelditzen dira eta oso erraz egiten dira (zuhaixketan edo zatietan moztu eta labean sartu brokoliaren eta azalorearen kasuan esaterako), kalearekin chips-ak egin ditzakegu hamaiketako eta meriendarako.
o Fermentatuta jatea ere interesgarria da: Chucrut izeneko errezeta egin dezakegu aza edo lonbardarekin eta probiotiko naturala izatea lortuko genuke. Aza eta gatza bakarrik behar da horretarako.
o Birrinduta kuskus itxura eman eta zereala izango balitz moduan jan dezakegu zartaginean salteatuta beste barazki batzuekin batera; brokolia birrinduta, kipula, perretxikoak eta berenjena salteatua.
o Kremak ere egin ditzakegu. Esaterako, azalore eta sagar krema, azenario eta porruarekin.