Itxi

Baipasa

Errezetak

Olagarroa entsaladan eta galiziar erara prestatu ditugu

On Ekin zentroko Nahia Zeziagak olagarroaren nutrizio ezaugarriak azaldu dizkigu, eta bi errezeta proposatu.

  • Olagarroa

    Olagarroa

    6:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Olagarroa izan dugu protagonista "Baipasa" saioan. On Ekin zentroko Nahia Zeziagak esan digu nutrizionalki interesgarria dela karga energetiko nahikoa duelako, eta, era berean, kaloria gutxiko elikagaia delako. Bitamina eta mineral ugari ditu (iodoa batik bat) eta kolesterol kopuruari dagokionez, bere taldeko itsaskiak ez bezala ,ez da oso aberatsa.

Edonola ere, askotan, kozinatzeko ez da batere erraza izaten edo denbora behar du. Kontua da puntuan gelditzea dela zailena, batzuetan oso gogor gelditzen baita zuntz muskularrak gogortzen direlako. Horregatik, fresko erosten badugu izoztea da gomendagarria, eta kontsumitu baino egun bat lehenago, izozkailutik hozkailura atera, eta desizozten uztea. Prestatzerako orduan, bigun gelditu dadin, ura berotzen jarriko dugu eta irakiten hasten denean, hiru aldiz sartuko dugu uretara bere puntuan uzteko. Eta ondoren, egosten utziko dugu bigundu arte gutxi gorabehera 30 minutuz.

Bi errezeta proposatu dizkigu:

-Olagarro entsalada: Olagarro egosia, ahuakatea, kipula eta perrexila eta binagretarekin oliozpinduta.
-Olagarroa galiziar erara (gure etxean egiten den modua): Olagarro egosia, kipula salteatu pila batekin, patata egosiarekin eta piperminarekin.