Baipasa
On Ekin
Zenbat otordu egin behar dira egunean?
Nahia Zeziagak dio uotordu kopurua pertsona bakoitzaren kontua dela eta, orduari dagokionez, elikadura gure bizitzari egokitzea dela onena. Eguna bukatzeko bi errezeta egoki ere proposatu dizkigu.
-
Elikagai batzuk
14:15 min
Herrialde bakoitzaren arabera, otordu ohitura ezberdinak daude bai orduari, baita kopuruari dagokionez ere. On Ekin zentroko Nahia Zeziagak "Baipasa"n azaldu digunez, badaude pertsona batzuk egunean bi aldiz janda nahikoa izaten dutenak, azken finean, bi otordu horietan eurek behar duten guztia hartzen badute, egokia izango litzatekeelako. Beste batzuek ordea, hobeto kudeatzen dute euren gose eta asetasun sentsazioa 5 aldiz janda, beraz horientzat hobe litzateke 5 aldiz jatea.
Gainera, arriskutsua izan daiteke gomendio orokor moduan 5 aldiz jan behar dela esatea. Izan ere, kaleko jendeak barneratutako informazioa otordu kopuruarena izaten da, eta ez horrenbeste otordu horietan hartzen den elikagaien kalitatearena. Beraz, otordu kopuru hori egiteagatik bakarrik edozer gauza jateko prest daude.
Ordutegiari dagokionez, berriz, Zeziagak azaldu digu meta-analisietan aztertu dela osasunari begira hobe dela ordutegiak pixka bat aurreratzea. Hau da, hobe da 13:00etan bazkaltzea 15:00etan baino, ikerketetan, lehenago bazkaltzen dutenak gorputz konposaketa hobeagoarekin erlazionatuta daudela ikusten da. Edonola ere, gure bizitza gure elikadurara egokitzea baino garrantzitsuagoa da gure elikadura gure bizitzara egokitzea, kasu askotan, adibidez, lanagatik, ez baitago gure esku ordutegia.
Horregatik, ahal den heinean, errutina batzuk markatzea gomendatuko digu. Hau da, ez badaukagu aukerarik lehenago jateko, behintzat, saiatu beharko genuke beti ordu berdinean bazkaltzen, askaltzen, afaltzen... horrela gorputza hortara egokituko da eta gose eta asetasun sentsazioan ez da alteraziorik egongo.
Eta eguna behar bezala amaitzeko, bi errezeta gozo eta egoki proposatu dizkigu:
· Oilasko papar bolatxoak
· Tortila frantsesa krepa