Baipasa
On Ekin
Nola prestatu 'Nutella' osasungarria?
On Ekin zentroko Nahia Zeziaga nutrizionistak fruitu lehorrez eta horiekin egiten diren kremez hitz egin digu, eta kakao eta hur krema osasungarria eta intxaur xigortuak nola prestatu azaldu digu.
-
Kakao krema
10:20 min
Fruitu lehorrak izan ditu hizpide On Ekin zentroko Nahia Zeziaga nutrizionistak "Baipasa"n. Umeen askarirako hain ezagunak diren hur eta kakao kremak hizpide hartuta, nabarmendu du gero eta garrantzia handiagoa ematen zaiola elikagai osasungarriak iragartzeari, eta azken aldian ikusi ditugun fruitu lehorren krema gehienak egokiak dira. Badirudi elikagaien industria ere konturatu dela jendeak gero eta gehiago dakiela, eta gutxinaka bere produktuak hobetzen joan da. Adibidez kakao eta hurren krema komertzialak palma olioa kentzearen hautua egin zuen, kakao hauts azukredunak ere marka berdineko azukrerik gabeko hautsa sortu du… Beraz, badirudi bide onetik goazela.
Fruitu lehorren kremekin jarraituz, atera diren berriak eta osagai egokiz osatuta daude. Fruitu lehorrena bakarrik baldin bada, osagai gisa fruitu lehor birrinduak bakarrik dituzte eta adibidez kakaozkoak ere baldin badira, fruitu lehorrak + kakao hautsa izaten dute, beraz, oso ondo daude.
Horrelakoak oso interesgarriak dira gure osasunarentzat. Jendeak beldur handia izan die, gantzetan oso aberatsak direlako eta horregatik kaloria asko dituztelako baina horrek ez du esan nahi gure pisuan eraginik izango dutenik. Alde batetik, gantz azido osasungarrietan aberatsak dira, esaterako omega 3an eta honek gaixotasun kardiobaskular eta neurodegeneratiboetatik babesten laguntzen digu. Bestalde, kalitate altuko proteinak dituzte eta baita zuntza ere beraz honek asetasun sentsazioa ematen lagunduko digu eta bere karga energetiko guztia ez xurgatzen ere bai.
Fruitu lehorrak kontsumitzeko moduari dagokionez, erarik egokienak gordinik, txigortuta eta kreman hartzea izango dira. Eta gatza daukatenak eta frijituak hartzea saihestu beharko genuke.
Bi errezeta proposatu dizkigu:
· Nutella osasungarria
· Intxaur txigortuak