Itxi

Baipasa

Elkarrizketa

Mikel Ayestaran: "Hemen, harriek jendeak baino garrantzia gehiago dute"

Gaur kaleratu du "Jerusalen, santa y cautiva" liburua kazetariak.

  • Mikel Ayestaran kazetariak bere azkeneko liburua aurkeztu du Baipasa: "Jerusalén, santa y cautiva"

    Mikel Ayestaran kazetariak bere azkeneko liburua aurkeztu du Baipasa: "Jerusalén, santa y cautiva"

    28:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Baipasa" irratsaioan aritu zaigu Mikel Ayestaran kazetaria eta saioko kolaboratzailea bere azkeneko liburuaz: Jerusalen, santa y cautiva (@ed_peninsula @Planetadelibros).

Harresia du hirian bilgune, hiriaren zortzi ateetatik zazpik ematen dute harresira; zortzigarrenak, Urrezko Atea, ere bada bilgune, baina itxita dago mesias itzuli arte. Diotenez, hura itzultzean irekiko da. Bitartean, hobe beste edozein atetan geratzea. Irakurtzen jarraitu.

Baipasan kontatu digunez, betidanik izan dituela buruan Jerusalen eta inguruko hiriak eta haiek bisitatzeko gogoan. Sei urte daramatza familiarekin han bizitzen, aurretik beste horrenbeste egin zituen, bakarrik Jerusalenen. Hiri santuaz dena kontatuta dagoela uste baduzu, Ayestaranek bestelako irakurketa eskainiko du, nahiz eta aitortu digun ez dituela bere gustu-gustuko lekuak aipatu.