Itxi

Baipasa

Komunikazio politikoa

Zergatik erakutsi hautagai bat korrika hauteskunde kanpaina batean?

Ion Muñoa komunikazio irakaslearekin Isabel Díaz Ayuso korrika agertzen den bideoaren inguruan aritu gara 'Baipasa'n. Ertz asko dituen bideoa, batez ere, sare sozialetan izan duen oihartzuna ikusita.

  • Isabel Díaz Ayuso, Madrilgo erkidegorako maiatzaren 4ko PPren hautagaia (Argazkia: Wikipedia)

    Isabel Díaz Ayuso, Madrilgo erkidegorako maiatzaren 4ko PPren hautagaia (Argazkia: Wikipedia)

    11:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Madrilgo erkidegorako maiatzaren 4ko hauteskundeen harira, alderdi popularraren hautagai Isabel Diaz Ayuso hirian barna korrika agertzen den bideoa izan du hizpide Ion Muñoa, Deustuko unibertsitateko irakasleak Baipasan. Aipatutako bideoan, jardunean den Madrilgo presidente eta PPren hautagaia korrika agertzen da Madrilgo hainbat leku esanguratsu erakutsiz, hain justu, “berak azpimarratu nahi dituen mezuak eman ditzaketen guneen bila: ostalaritza martxan, merkataritza martxan, ospitaleak martxan, eta jendea martxan… Jendartean, martxan dagoen eta mugimenduan dagoen hautagai baten pertzepzioa indartu nahian”, azaldu digu Muñoak.