Itxi

Baipasa

Zientzia

Zergatik argiztatzen da itsasoa gauez?

Marijo Deogracias | EiTB media

Joseba Bikandi EHUko mikrobiologoa eta immunologian adituak azaldu digu Kaliforniako kostaldean areagotu den efektu berezi hori zergatik gertatzen den.

  • Argazkia: Dinoflagellata (Wikipedia)

    Zergatik argiztatzen da itsasoa gauez? Bioluminiszentzia deitzen da Argazkia: Wikipedia.

    9:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bazenekien Kalifornian gauez itsasoa argiztatu egiten dela? Bioluminiszentzia efektua hori dinoflagelatu mikroorganismoek eragiten dute. Joseba Bikandi EHUko mikrobiologo eta immunologian adituak azaldu digu bitxikeria hori. Fenomeno hori areagotu egin da azkeneko mende erdian, eta kutsadurarekin lotuta dago. Antza,  kostaldeko lekuren batzuetan nutriente asko biltzen direnean, eta uraren tenperatura ere egokia denean, dinoflagelatu eta beste mikroorganismo batzuen “bloom” deritzana gertatzen da: bat-batean mikroorganismo mordoa agertzea eta uraren kolorea ere aldatzea. Printzipioz, ez da arriskutsua, baina badira mikroorganismo toxikoak ere. Gehiago jakin nahi izatera entzun tartea osorik.