Baipasa
ERTZAK
Eskoziako hauteskunde kanpaina ofizialak 40 egun irauten ditu
Marijo deogracias | EiTB Media
Ion Muñoa Deustuko unibertsitateko irakasleak Eskoziako hauteskunde kanpainaren ertzak azaldu ditu Baipasan. Independentziaren aldeko hauteskundeak balira planteatu dituzte hauteskundeak.
-
Nicola Sturgeon eta Boris Johnson lehiatuko balira legez ari dira Erresuma Batuko komunikabideak.
11:18 min
Maiatzaren 6an egingo dira Eskoziako hauteskunde orokorrak. 5 lehiakide nagusi ari dira 40 eguneko kanpaina ofizialean, lehian, baina independentziari buruzko bigarren erreferendum baten aldeko ahotsak geroz eta gehiago entzun dira Eskozian eta, behin BREXITa gauzatuta, are modu ozenagoan aldarrikatzen dute bigarren hauteskunde hori eskoziar nazionalistek. Hori dela eta, maiatzekoa independentziaren aldeko edo kontrako betaurrekoekin irakurtzen dituzte analista politikoek.
Eskozian ez-ezik Londresen ere jokatzen da lehia eta, bereziki, Erresuma Batuko komunikabideetan, kanpaina paralelo bat dagoela ari dira, Nicola Sturgeon eta Boris Jhonson-en artean.
Ertz guztiak azaldu dizkigu Ion Muñoa Deustuko unibertsitateko irakasleak.