Itxi

Baipasa

Bilbo, atzo eta gaur

Bilboren eraldaketa airetik eta lurretik

Karmele Uribesalgo | EiTB Media

Google Earthek funtzio berri bat dauka, 'Timelapse' izenekoa. Lurrak 1984tik nola aldatu den erakusten du. Hala ere, Bilboren eraldaketa bertatik bertara ezagutu nahi izan dugu.

  • Bilbo, Google Earth-en 'timelapse' funtzioarekin ikusita. Iturria: Google Earth

    Bilbo, Google Earth-en 'timelapse' funtzioarekin ikusita. Iturria: Google Earth

    13:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Satelite bidezko irudien bitartez, 1984tik 2020ra arte, urtez urte, lurrak izan duen garapena ikusteko aukera eskaintzen du Google Earthek. Funtzio horri esker, argi ikusten da, besteak beste, Alaskako Columbia glaziarra nola joan den urtzen eta Dubaiko kostaldearen urbanizazioa zelakoa izan den.

Euskal Herriko zenbait aldaketa ere ikusten dira, baina bertatik bertara ezagutu nahi izan dugu horietako bat. 1980ko hamarkadatik gaur egunera arte Bilboko Abandoibarra inguruak izan duen eraldaketa zein izan den jakiteko, ibilbide bat egin dugu Beatriz Plaza EHUko ekonomia katedradunarekin, Guggenheimen hasi eta Zorrozaurreraino. Plaza aditua da hirien ekonomian, eta azpiegitura kulturalak aztertu izan ditu. Horrez gain, Ane Rotaetxe deustuarrarekin egon gara. Etxeko leihotik ikusi du nola aldatu den Bilboko itsasadarraren ingurua.