Itxi

Baipasa

KLIMA LARRIALDIA

Passivhaus eraikinek berokuntza eta hozte-beharrak % 75 murriztea lortzen dute 

Marijo Deogracias | EiTB Media

Xabier Perez de Arenaza Arkitektoen Gipuzkoako elkargoko kideak eman dizkigu passivhause eraikuntza diseinuaren zehaztasunak "Baipasa"n klima larrialdiari eskaintzen diogun tartean.

  • Passivhouse baten termograma. Argazkia: Wikipedia.

    Termogramaren kolore ilunek erakusten dute zein berotasun gutxik egiten duen ihes passivhousean.

    12:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iruñeko Lezkairuko Soto auzoan eraikin batek jaso zuen espainiar estatuan emandako lehenengo agiria. Sara eta German Velazquez arkitektoen proiektua izan zen: 29 etxebizitzatako Thermos eraikina. Baina Alemanian 25 urte daramatzate arkitektura egiten modu horretan, hau da, kontsumoa ia zero duen eraikuntzan.

Xabier Perez de Arenaza Arkitektoen Gipuzkoako elkargoko kideak azaldu digu ze ezaugarri bete behar dituen era horretako eraikin batek eta, jakin dugu birgaitutako eraikinekin ere lor daitekeela ziurtagiria. Kasu horretan, baina EnerPHit y EnerPHit+i deitzen dira. Kontua da, azken batean, energia ahalik eta gutxien behar duen eta ondoen darabilen eraikuntzak diseinatzea; izan ere, Passivhaus eraikinek berokuntza- eta hozte-beharrak % 75 murriztea lortzen dute.