Baipasa
Zientzia
“5Gak ezin die kalterik egin gure gorputzeko zelula eta molekulei”
Aitor Garcia-Etxarri zientzialaria aritu da Baipasako zientziaren atalean, 5G uhinen inguruan.
-
5Gk ezin diote gure gorputzeko zelula eta molekulei inongo kalterik egin. Argazkia: Wikipedia
21:46 min
“Etxeko wifi-ak, gure mugikorrek, irrati eta telebistako seinaleek, ezta 5Gak ere… ezin diote gure gorputzeko zelula eta molekulei inongo kalterik egin”. Horrela azaldu du Aitzol Garcia Etxarri zientzialariak Baipasan. 5G uhinen inguruan sortutako eztabaiden eta sasi-informazioei erantzun nahian, Garcia-Etxarrik azaldu digu gertatzen den erreakzio kimikoa ez dela inondik inora kalte eragitekoa. Arrazoia uhin-ez ionizatzaileetan dago. Izan ere, “gure komunikazio teknologietan erabiltzen ditugun uhin elektromagnetiko guztiak, erradiazio ez ionizateak dira eta ezin diote gure gorputzeko zelula eta molekulei inongo kalterik egin”.
Are gehiago, lurrean dagoen erradiazio ionizaterik handiena eguzkiak eragiten duena da: “eguzki-izpiek askoz ere kalte gehiago eragin diezagukete”.
Gehiago nahi izatera, sartu eta entzun Aitzol Garcia Etxarrirekin izandako elkarrizketa edo berak luzatutako erreferentzietara jo:
Erreferentziak:
- 5G teknologiaren segurtasunaren inguruko ikerkuntza: http://bit.ly/336losL
-Erradiazioak txori migratzaileengan izan dezakeen eraginaren inguruan: https://go.nature.com/338t3Xy
-Uhin elektromagnetikoek gizakiongan eragin ditzaketen sintomen inguruko esperimentua: http://bit.ly/2JF7C8V