Baipasa
GURE GAIA
Leherkari izena dute... baina ez dira lehertzen
Ainhara Zuazabeitia | EiTb media
Alemanian baso bat jendez hustu dute, II. Mundu Gerrako granada bat zegoelakoan. Baina jostailu bat baino ez zen. Leherkari izena baina lehertzen ez diren hainbat elementuri buruz aritu gara Baipasan.
-
Granada frutari buruz hitz egin digute Lazkaoko Amatriain fruta dendatik.
33:03 min
Granada frutari buruz hitz egin digu Lazkaoko Amatriain fruta dendako Jose Luis Amatriainek. Eta Errezilgo Granada baserriari eta errekari buruz berriz Aran Aldai, Pagoeta Natur Parkeko bisita gidariak.
Goi-sukaldaritzan peta-zeta gozoki leherkariak erabiltzeari buruz aritu gara, bestalde, Arzak jatetxeko Igor Zalakain sukaldariarekin eta dinamitaren erabilerari buruz Zeleta enpresako mina ingeniaria den Unai Sarasarekin.