Baipasa
On Ekin
Nola prestatu errezeta osasungarriak pasta eta arroza erabilita?
Platerak politago eta erakargarriago jarrita elikadura hobetzeko trikimailuez aritu da Nahia Zeziaga nutrizionista, eta ospe txarra duten elikagaiak osasungarriago egiteko bi proposamen egin dizkigu.
-
Arroza, pasta eta patatak
9:36 min
Askotan esaten da "begiekin jaten dugula". On Ekin zentroko Nahia Zeziaga nutrizionistak "Baipasa"n kontatu digunez, plater bat polit jartzeagatik ez du esan nahi osasungarriagoa izango denik, baina garrantzitsua da polit jartzeam elikagai osasungarri gehiago jatera eraman gaitzakeelako. Izan ere, askotan begiekin jaten dugu, hau da, digestioa fase entzefalikotik hasten da eta jende askok itxuraren arabera erabakitzen du jango duen edo ez.
Horregatik, Zeziagak azpimarratudu eurek kontsultan beti gomendatzen dutela platerak edo errezetak mimatzen saiatzea. Adibidez, barazkiak jaten ez dituen pertsona askok barazkiekiko duten irudia “espinaka pure berde ilun” bat da; aldiz, pizza itxura ematen badiogu kalabazinari, erakargarriagoa bilakatzen da. Eta horrek pertsona horren elikadura patroia hobetu dezake.
Trikimailuak
Kolorea: garrantzia handia dauka, elikagaiaren freskotasun maila adierazi dezakeelako. Berez, gomendatzen da harmonia berdina jarraitzen duten kolore tonuak aukeratzea.
Elikagaiaren kokapena platerean: Elikagaiak kokatzeko 3 modu daude orokorrean: erdian, ertz batean eta dispertsatuta
Bolumena: Ez da asko betetzea gomendatzen
Dekorazioa: Garrantzia handia ematen diote. Adibidez, pure bat soilik zerbitzatzea edo gainean olio txorrotada eta hazi batzuek dituela aurkeztea ez da gauza bera ikusmenerako.
Bestalde, plater erakargarriez gain, badaude elikagai batzuk beste batzuk baino erakargarriagoak egiten zaizkigunak adibidez jende askori galdetuz gero ea purea edo txokolatea nahiago duen seguru txokolatea gustukoago duen jende gehiago egongo dela, emozioek paper handia jokatzen dutelako horretan. Elikagai horiek, batez ere, karbohidratotan eta gantzetan izaten dira aberatsak. Egia esan, karbohidratotan aberatsak diren elikagaiek nahikoa ospe txarra izan dute, esaterako, arrozak, pastak… Edonola ere, plater oso osasungarriak egin daitezke horiekin:
Errezetak
Makarroi integralak kalabaza kremarekin
Arroza berenjena, baratxuri fresko, txanpinoi eta albahakarekin