Baipasa
On Ekin
Etxetik kanpo egunero bazkaltzeko menu proposamenik onenak
On Ekineko Andrea Larreak jatetxeetan bazkalduta ere elikadura zaintzeko aholkuak eman dizkigu, eta tupperrean eramateko menu osasungarri bat ere proposatu digu.
-
Barazkiak
13:06 min
Asko eta asko dira/gara egunero lanagatik etxetik kanpo jan behar izaten dugunak. Eta jakina da, etxetik kanpo jaterakoan, aukera bat baino gehiago izaten dugu, esaterako eguneko menua jatea egunero. On Ekin zentroko Andrea Larreak hainbat aholku eman ditu "Baipasa"n:
-Jatetxe mota, batzuk sukaldatzeko teknika osasungarriagoak erabiltzen dituzte beste batzuk baino, (friitutakoak gehiago ekidinez edo olio gutxiagorekin prestatzen dutelako). Aukera badaukagu, lehen aukeraketa hor hasiko da.
-Lehen plater moduan ia beti egoten da barazki sukaldaturen bat eta entsalada bat, horietako bat aukeratuta barazki errazioa bete ahalko genuke eta hor izan genezake, gainera, bigarren plater gisa hautatzeko aukera osasungarriena.
-Bigarren platerei dagokionez, orokorrean beti animali jatorriko proteina duten platerak izaten dira eta aukera egokia izan daitezke, baina lehen plateren artean normalean ere aukeratako bat izaten dira eta normalean bigarren moduan eskatzen ere uzten dute. Orduan, aukeratu astean zenbat bider kontsumitu nahi ditugun lekaleak eguerdietan eta gainontzekoak arrain, haragi edo arrautzarekin osatu ahalko ditugu.
-Ogia: Askotan saskitxoa jartzen digute eta horrekin zailagoa izaten da gure ogiaren kontsumoa mugatzea, hori dela eta, gomendioa: erabaki sartu zenbat sartu nahi duzun zur emenuan eta, orokorrean, pasta/arroza lehen plater moduan aukeratu baduzu ahalegindu honen kontsumoa murrizten.
-Edaria: Ura da gomendatzen dugun hidratatzeko bide nagusia.
-Azkenburukoa: Egunerokotasunean hobe fruta edota jogurt naturala aukeratzea. Postre bereziagoak erabaki zein maiztasunekin sartu nahi dituzun (adib. postrezaleak bagara, astean 1 edo) eta disfrutatu aukeratzen duzunean.
Bestalde, etxetik tupperra ere eraman daiteke sarritan, eta, horretarako, menu proposamena egin digu Larreak:
Errezetak:
-Leka patatak pimentoi eta arrautza egosiarekin.
-Barazki pistoa lekale pastarekin.
-Jogurta frutarekin, tartaletaren bat edo txokolate beltz zati bat.