Itxi

Baipasa

Jaiotzak

Lagundutako ugalketara jotzen duten emakumeek batez beste 35 urte dituzte

Lagundutako ugalketak 12.610 milioi euroko diru-sarrerak eragin zituen mundu osoan 2018an, Allied Market Research ikerketaren arabera.

  • Intseminazio artifiziala. Argazkia: Wikipedia

    Intseminazio artifiziala. Argazkia: Wikipedia

    20:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

EiTB Data txostenak, besteak beste, zioen Euskal Autonomia Erkidegoan 2019an baino ia 800 ume gutxiago jaio zirela iaz… eta guraso izateko adina geroz eta gehiago atzeratzen dela: 2019an umeak izan zituzten emakumeen erdiek (% 49) 35 urte baino gehiago zituzten eta bere lehenengo seme edo alaba 35 urte baino gehiagorekin duten emakumeen kopurua ere hazi egin da txostenak jaso zuenez: 2008an, % 27; 2019an, % 39.

Eta horrek hurrengo galdera eragin digu Baipasan: ama izateko adina atzeratzeak gehitu egin ote ditu lagundutako ugalketa bidezko jaiotzak? Eta, lagundutako ugalketa behar duen emakume batek, zer daki prozesu horretaz kontsultara joaten denean?

Bada, Uxue Bilbao lagundutako ugalketa tratamendu bidez geratu zen haurdun lehenengoz. Bere esperientzia partekatu du gurekin. Gainera, hitz egin dugu Maria Lure Osakidetzako ginekologo eta giza ugalkortasun tratamenduetan adituarekin.

Osakidetza da bigarren umea lagundutako ugalketa bidez izateko aukera ematen duen zerbitzu publiko bakarra.

Bestalde, ugalkortasunaren Espainiako Elkartearen arabera, jaiotzen diren umeen % 9 lagundutako ugalketa bidez jaiotzen dira. Horietako asko klinika pribatuetan egiten diren tratamenduekin. Zenbat eta zenbaten ordaintzen diren kontatu digu Gasteizko ART lagundutako ugalketa ginekologia zentroko zuzendari Jon Ander Agirregoikoak.