Itxi

Baipasa

GURE HARIA

Ekainak ditu nazioarteko egunik onenak

Unai Iradi | EITB Media

Ekainak dituen nazioarteko egunei buruz hitz egin dugu protagonistekin.

  • Omago txiki izozki denda, Mimoka sushi denda, Laiotz taldea eta Antiguabike

    Omago txiki izozki denda, Mimoka sushi denda, Laiotz taldea eta Antiguabike

    32:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nazioarteko egunei sarri begiratzen diegu "Baipasa" saioan eta jabetu gara ekainak egun interesgarri asko dakartzala berarekin. Besteak beste, Txokolatezko izozkiaren egunari buruz hitz egin dugu, Felipe Omagogeaskoa, Omago txiki izozki dendako jabearekin.

Sushiak ere badu nazioarteko eguna ekainean eta horrek eman digu aitzakia guraso talde baten ekimenaz hitz egiteko eta Leire Iturregi Mimoka sushi dendako jabeetako bat izan dugu saioan .

Bi horiekin nahikoa ez eta musikaren eguna ere ospatzen da ekainean eta Laiotz taldeko abeslari berriarekin, Itxaso Trekurekin hitz egin dugu.

Amaitzeko berriz, bizikletaren mundu eguna pasa berri dela aprobetxatuz Antiguabike bizikleta dendako  Iñaki Aizpururekin hitz egin dugu eta bizikleta gainean ibili gara alde batetik bestera.