Baipasa
On Ekin
Ahuakatea erabilita errezeta bereziak: beteta, izozkia eta txipsak
On Ekineko Nahia Zeziaga nutrizionistak hainbat errezeta berezi proposatu digu: ahuakate beteak, ahuakate izozkia eta ahuakate txipsak jogurt saltsarekin.
-
Ahuakateak
8:07 min
Ahuakatea modako elikagaietako bat da, eta On Ekineko Nahia Zeziagak "Baipasa"n kontatu digunez, jasotzen dituzten kontsultetan izarra izaten da. Hianbat errezeta berezi proposatu digu ahuakateak beste era batera jateko:
Arrautzez beteriko ahuakateak
Osagaiak:
Ahuakate bat
Bi galeper arrautza
Urdaiazpikoa, indioilarra edo lakona
Mozzarella gazta birrindua
Nola egin:
Lehenengo eta behin, ahuakatea erditik moztuko dugu eta hezurra aterako diogu.
Hezurra ateratzean gelditzen den zuloan, galeper arrautza gehituko dugu eta gainean urdaiazpiko zatitxoak eta mozzarella gazta gehituko dizkiogu.
Amaitzeko, labean sartuko dugu 15 minutuz 180ºC-ra, arrautza prestatzeko eta mozzarella gazta gratinatzeko.
Entsaladaz beteriko ahuakateak
Osagaiak:
Ahuakate bat
Txerri tomateak
Piper berdea eta gorria
Tipula
Feta gazta
Perrexila
Olioa
Limoia
Gatza
Nola egin:
Lehengo eta behin, ahuakatea ez diren beste osagaiak garbitu eta zati txikitan moztuko ditugu.
Bowl batean denak nahastu eta olioa, limoia eta gatzarekin oliozpinduko ditugu.
Azkenik, ahuakatea erditik moztu eta hezurra kendu ostean honek uzten duen zuloan gehituko dugu gure entsalada.
Koilararekin jateko ahuakate betea izango da.
Ahuakate izozkia
Osagaiak:
3 ahuakate
Edalontzikada 1 limoi edo lima zukua
Goilarakada 1 banila esentzia
Jogurta natural 1 (grekoa hobeto ehundura hobea izateko)
Edalontzikada 1 koko edari
Nola egin:
Ahuakatea zuritu eta barrukoa atera eta bowl batera gehituko dugu.
Bertara beste osagai guztiak ere gehituko ditugu eta dena irabiagailuan nahastuko dugu.
Ostean, izozkailura sartuko dugu izoztu dadin. Berez, izoztu ostean prest egongo litzateke, baina ehundura hobea lortzeko, berriz irabiatu eta berriz izozkailuan sartzea gomendatzen da.
Azkenik, jan nahi dugunean izozkailutik atera, pixka bat itxaron eta zerbitzatzearekin nahikoa izango da.
Ahuakate txipsak jogurt saltsarekin
Ahuakate txipsak egiteko:
Osagaiak:
Bi ahuakate
70 gr ogi integrala
Baratxuri hautsa
Perrexila
Gatza
Nola egin:
Lehenengo, ahuakatea zuritu eta moztu egingo dugu patata frijitu forma emanez.
Ostean, ogi birrinduarekin estaliko dugu egingo ditugu. Horretarako, ogi integral zatia birrinduko dugu irabiagailuan eta katilutxo batera gehituko dugu baratxuri hautsa, perrexila eta gatzarekin batera.
Bertan, aguakatea estaliko ditugu zati guztiak eta labera sartuko ditugu 10 minutuz 180ºCra.
Jogurt saltsa egiteko:
Osagaiak:
Jogurt greko 1
Baratxuri erdia
Perrexila
Gatza
Nola egin:
Osagai guztiak irabiagailura sartu, irabiatu eta prest izango dugu gure jogurt saltsa.