Baipasa
Gure haria
Belar eta lasto fardoak landagunetik at
Tere Beloki | EITB Media
Kalean ikusi ditugu zaratatik babesteko, txirrindularien segurtasuna bermatzeko eta artelan bihurtuta.
-
Amaia Urraren Sasi Sugarretan lan Komunikazio Inkomunikazio erakusketan.
32:07 min
Belar onduz egindako artelana du ikusgai Amaia Urrak Donostiako Tabakaleran Komunikazio Inkomunikazio erakusketan. Oier Etxeberria komisarioa aritu zaigu lan honetaz eta Mikel Laboaren Lekeitioak oinarri hartuta beste 30en bat artistak egindakoez.
Bat Nazionalean Andoainen Larramendi ikastola parean bada ehun bat metro luze eta hiru metro inguruko altuera duen lastozko horma toldo urdinez estalita. Behin behineko irtenbide modura jarri dute ikastolako haurrak zaratatik babesteko. Hala azaldu digu Aitor Iriondo ikastolako zuzendariak. Udaberriro Donostiako Egia auzoan Zumi Egia txirrindulari jubenilen lasterketa antolatzen du Donostigain elkarteak eta bertako kide den Mikel Garmendiak kontatu digu lasto fardoak jartzen dituztela ibilbideko hainbat puntutan segurtasun neurri bezala.
Antxon Alcalde Sabaian arkitektura eta bioerakuntza enpresako kideak azaldu digu bestalde zertarako eta nola erabiltzen den lastoa eraikuntzan.
Eta bere eremu naturaletik kanpora lastoak eta belar lehorrak izan ditzaketen erabilerez aritu ondoren deitu diogu Baipasan Aberri Barandaila Etxarri Aranazko abeltzain eta Jeingenekoa esnekietako arduradunari, belar eta lasto fardoen betiko erabileraz aritzeko.