Itxi

Baipasa

Zinema

David Lynchen atzera-begirakoa, 'Mulholland Drive' filmaren 20. urteurrenean

Marijo Deogracias | EITB Media

Sara Hernandezek errepasatu dizkigu atzera-begirakoa eta asteburuko zinema-estreinaldiak.

  • Asteburuko kartelera

    Asteburuko kartelera. Hego Euskal Herriko zinema-aretoetan estreinatuko diren pelikulak.

    21:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sasoi ona izango dugu udan zinemaz gozatzeko. Hala iritzi dio Sara Hernandez Askasibarrek, zinema departamentuko koordinatzaile Tabakaleran. Izan ere, pandemiagatik film asko ez dira estreinatu eta badirudi orain hasiko direla asko eta asko zinema aretoetara iristen. Hala, asteburu honetan Hego Euskal Herrian estreinatuko diren filmak dira:

Las cosas que decimos, las cosas que hacemos (Frantzia, 2020)

Mandíbulas (Frantzia, 2020)

El robo del siglo (Argentina, 2020)

Hombre muerto no sabe vivir (Espainia, 2021)

Eta David Lynchen atzera-begirakoa ere ari da egunotan egiten. Gasteizko Floridan, Etxabarriko Gorbeian, Donostiako Trueban eta Bilboko Golem eta Multietan. Gainera, uztailaren 10ean, Tabakaleran ere gehituko dira Lynchen unibertsora eta Joana Serrat musikariak zuzeneak jarriko dio musika Una historia verdadera filmari.