Itxi

Baipasa

AKUSTIKOA

Pianoz jantzitako letra eta musika goxoa Alaitz Artolaren eskutik

Esther Murelaga | EITb Media

"Baipasa"ren udako akustikoen agenda zabaldu du Alaitz Artola musikari amezketarrak. Berak idatzita eta konposatutako 3 abesti interpretatu dizkigu zuzenean

  • Alaitz Artola Gaztea Cover lehiaketarako pianoa jotzen etxean

    Alaitz Artola Gaztea Cover lehiaketarako pianoa jotzen etxean

    22:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Uda honetan 'Baipasa' saioak akustiko batekin amaitu nahi du astea. Lehen astean akustikoen agenda Alaitz Artola musikari amezketarrak zabaldu du. Txiki-txikitatik hasi zen Artola pianoa ikasten Amezketan bertan eta ondoren Donostiako konserbatorian ikasi izan du. Etorkizunera begira ere bere burua musikarekin lotuta amesten du eta horregatik Pianoko goi mailako ikasketak egiten ari da Donostiako Musikenen.

Alaitz Artolak berak idatzitako eta konposatutako 3 abesti eskaini dizkigu zuzenean: "Esaidazu", "Izeba" eta "Zerura". Pianoz jantzitako letra eta musika goxoa eskainiko dizkigu 'Baipasan'.