Baipasa
Sukalde kontuak
Azenario humusa oliba tapenadarekin
Esther Murelaga | EITb Media
Ekialde Ertaineko herrialdeetako platerik ezagunetako bat ekarri digu "Roots and Cook" atariko Enara Parrak gure sukaldera, eta Frantzia hegoaldeko probentza zonaldeko beste plater batekin fusionatuko dugu.
-
Azenario hummus oliba tapenadarekin
9:17 min
"Blaipasa"ko sukaldea zabalduta, oraingo honetan, egun pasa hondartzara eramateko pikoteo plater bat eder bat egin dugu gure sukaldari kuttunenarekin. Enara Parra "Roots and Cook" sukaldeko atariko arduradunak errezeta erraza ekarri digu: azenario humusa oliba tapenadarekin.
Azenario hummusa egiteko osagaiak:
- 350 g egositako txitxirio
- 60 g azenario egosi
- Limoi erdi zukua
- Goilarakadatxo 1/2 komino hauts
- Goilarakada 1 tahini
- Berakatz ¼
- Goilarakada 1 oliba olio
- Gatza
- Piperbeltza
- Goilarakada ¼ piperrauts
- Edalontzi ½ ur
Ipini hummusa egiteko osagai guztiak elikagai-prozesadore edo irabiagailu batean. Ondo-ondo irabiatu krematsu geratu arte. Behar izatera, gehitu ur piska bat gehiago.
Oliba tapenada egiteko osagaiak:
- 50 g oliba beltzak, hezurrik gabekoak
- 2 antxoa, gatzetan jarritakoak
- Goilarakada 1 limoi zukua
- Goilarakadatxo ¼ komino hautsa
- Goilarakadatxo ¼ oregano
- Perrexila
- Goilarakada ½ oliba olio
- Gatza
- Piperbeltza
Ipini osagai guztiak pikadora batean eta txiki-txiki egin. Eskuz ere egin daiteke, olibak eta antxoak tabla gainean txiki-txiki moztuz. Ondoren, beste osagaiekin nahastu katilu batean.
Plater polit bat hartu eta ipini hummusa lenengo eta gainean oliba tapenadea. Busti olio pixkatekin eta listo. Ogi zatitxoekin lagunduta errezeta bikain eta erraza.