Itxi

Baipasa

ERTZAK

Kataluniako negoziazio mahaiaz aritu zaigu Ander Errasti, negoziazio teoriaren ikuspegitik

Marijo Deogracias | EITb Media

"Gatazka bat soilik faktore bakar batekin azaltzen saiatzen diren analisiak nahitaez desegokiak izango dira", azaldu digu Ander Errasti Bartzelonako unibertsitateko irakasleak.

  • Pedro Sanchez eta Pere Aragones bi gobernuen arteko lehenengo bileran

    Pedro Sanchez eta Pere Aragones bi gobernuen arteko lehenengo bileran

    17:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Edozein gatazkatan, negoziazio teoriaren ikuspegitik, hiru dira funtsezko elementuak: aktoreak nahiz hauen arteko interakzioak, gatazka piztu duten edukiak eta denbora edo kronologia. Guztiak birpasatu ditugu Ander Errasti zientzia politikoen irakaslearekin. Bartzelonako Unibertsitatean ari da lanean eta Kataluniako eta Espainiar estatuko gobernuen arteko lehenengo bileraren harira, aintzat hartzeko hainbat ertz azpimarratu dizkigu. Auziaren kronologia 2000-2010 hamarkadako "fase estatutario"tik hasi du Errastik.

#Ertzak atalean arituko da aurrerantzean Ander Errasti, hamabostero, "Baipasa"n.