Itxi

Baipasa

KLIMA LARRIALDIA

Ekonomia zirkularra eta zabor fluxuen murrizketa ezinbesteko naturarekiko oreka lortzeko bidean

Marijo deogracias | EITb Media

Unai Tamayo EHUko ekonomia irakasleak gogoratu digu "lurrarekiko presioa 30 aldiz handiago" dela gaur egun. Hori dela eta, ezinbestean birpentsatu beharra daukagu gure ekonomia eredua eta horren barruan gure kontsumo erak.

  • Ekonomia zirkularraren inguruko jardunaldiak. Irudia: Ekonomistak Euskal Elkargoa

    Ekonomia zirkularraren inguruko jardunaldiak. Irudia: Ekonomistak Euskal Elkargoa

    12:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Unai Tamayo ekonomia jasangarrian adituarekin aritu gara ekonomiaren eta naturaren arteko harremanaz. Aipatu digu,  1900 urtearekiko datuak oinarrian hartuta, "populazioa 5 aldiz handitu egin da, materialen kontsumoa 2 aldiz eta energía 3 aldiz. Ekuazio horrek zera ematen dit: lurrarekiko presioa 30 aldiz handiagoa" dela. Hori dela eta, ekonomia linealetik zirkularrera jauzi egitea ezinbesteko izateaz gainera, zabor fluxuen murrizketa ere helburu izan behar da.

Horren harira, ekonomia zirkularraren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte Ekonomistak Euskal Elkargoarekin batera, irailaren 29an, urriaren 13an eta 27an.