Baipasa
ZIENTZIA
Trenbide istripu bati esker demostratu zen nortasuna burmuinean sortzen dela
Marijo deogracias | EiTB Media
Esti Blanco Elorrieta psikolinguistak kontatu digu Phineas Gage tranbideko beharginari esker orduko zientzialariek deskubritu zutena.
-
Phineas Gage. Irudia: Wikipedia
12:38 min
Phineas Gagek lan-istripua izan zuen XIX. mende amaieran: lan egiten zuen trenbidean zerabilen burnizko barra bat buruan sartu zitzaion eta burmuinean kalte handiak eragin zizkion. Harrezkero, Gage ez zen pertsona bera: nortasuna aldatu omen zitzaion. Horri esker, dokumentatu zen lehenengoz, nortasuna gure burmuinean dagoela. Horrek, jakina, iskanbila sortu zuen garai hartan, oraindik ere elizak arimaren alde egiten zuelako, eta ondorioz pentsa zitekeen "gorputza hiltzen denean eta burmuina amatatzen denean, jor joaten dela gure esentzia", azaldu digu Esti Blanco Elorrieta psikolinguistak.