Baipasa
Gure haria
Bakarrak munduan
Tere Beloki | EITb Media
Euskal itsasertzean bakarrik loratzen da Armeria euscadiensis lorea, laxoa eskularruz eta txatxariaren kontaketaz Euskal Herrian bakarrik jokatzen da, txikito edalontzia bilbotarra da oso eta patxarana nafarra.
-
Armeria euscadiensis. Jesus Azkueren argazkia.a
Josu Prim Laxoa elkarteko kideak kontatu digu, txatxaria den aldetik kantatuz ere bai, zer den laxoa eta ze ezaugarrik bihurtzen duten pilota joko hau oso hemengo.
Hemengoa, Bizkaia eta Gipuzkoako itsaslabarretan sortzen den lorea da Armeria euscadiensis delakoa. Aranzadi zientzia elkarteko botanika saileko Yoana Garcia ikertzaileak erakutsi digu irratiz lore arroxa eta usainduna.
Bilbaohistorikoa elkarteko koordinatzaileak, Iker Urkidik kontatu digu txikito edalontzia, baso motza, Bilbokoa dela ziurtatzen duen istorioa. Eta basakanak jasotzeko sasoi bete-betean jo dugu Sakana aldera urtero patxarana etxean egiten duen familia batengana. Alabak, Irune Lopez De Zubiriak, eman digu errezeta eta baieztatu XIV. mendetik daudela dokumentatuta Nafarroan patxaran egileak.