Baipasa
KLIMA LARRIALDIA
Luzatu egin da ibaietan ur gutxiago dagoen denbora tartea
Marijo deogracias | EITb Media
Ane Zabaleta EHUko ikerlariak azaldu digunez, "udaren amaieran eta udazkenaren hasieran izaten dugun agorraldiak, ibaietan ur gutxiago dagoen denbora tarte hori, gero eta luzeagoa da".
-
Sondikan dagoen foro estazioa
14:12 min
Ibaien emaria neurtzen dute 10 minuturo aforo estazioek eta Ane Zabaleta EHUko ikerlariak kontatu digunez, 117 aforo estaziotako datuak erabili zituzten Ipar eta Hego Euskal Herriko ibaien ur-emaria aldatu ote den neurtzeko. Aforo estazio horietako batzuen datuak orain dela 90 eta 95 urtekoak ziren, eta horrek irakurketa askoz ere zabalagoa egiteko aukera eman die. Zabaletak azaldu digunez, "urtean gure ibaietatik doan batez besteko ur-emariek gutxitzeko joera argia erakusten dute datuek". Baina ez hori bakarrik! "Udaren amaieran eta udazkenaren hasieran izaten dugun agorraldiak, ibaietan ur gutxiago dagoen denbora tarte hori, gero eta luzeagoa da". Klima larrialdiaren beste adibide bat gehiago.
Interesatuta egotera, urriaren 20 eta 21ean jardunaldiak egingo dituzte, Bilboko Bizkaia Aretoan. Infomazio gehiago Geologia.eus webgunean!