Baipasa
Angel Amigo Segoviako Ihesaz
Pelikula bat baino gehiago
Tere Beloki | EITb Media
Imanol Uribek 81ean zuzendu zuen filmaren gidoilaria eta ekoizlea izan zen bost urte lehenago Segoviako kartzelatik ihes egin zuen Angel Amigo.
-
Pelikula bat baino gehiago erakusketako kartela
23:13 min
45 urte bete dira apirilean ETAko 25 presok eta FRAPeko 4k ihes egin zutenetik Segoviako kartzelatik. Handik bost urtera, ihes egindako preso haietako batek, Angel Amigok, idatzitako gidoian oinarrituta eta ekoiztuta Segoviako Ihesa filma zuzendu zuen Imanol Uribek.
Filmaketan Jesus Uriartek ateratako argazkiekin eta bestelako dokumentuekin erakusketa osatu du Euskal Produktoreen elkarteak Donostian, Ernest Lluch kultur etxean dago ikusgai "Pelikula bat baino gehiago" izenburupean.
Angel Amigo lagun ikusi dugu erakusketa "Baipasa"n.