Baipasa
Gure haria
Ordezko hortzak
Tere Beloki | EItb Media
Musukoaren erabilerak jendea hortzak aldatzera animatu izan duelakoan jo dugu ordezko hortzak egiten dituen Donostiako Urumea hortz zeramika lantegira.
-
Zurien katalogoa. Donostiako Urumea hortz zeramika lantegia.
14:00 min
Elena Peña aritu zaigu lan-taldearen bozeramaile lanetan eta ordezko hortzak egiteko prozesu guztia azaldu digu. Silikonazko neurriak edo ta ordenagailutik bidalitakoekin has daitezke lanean. Igeltsuzko ahoa sortuko dute bide batetik eta 3D inprimagailuan diseinatutako resinazkoa bestetik. Pieza bakarra ordezkatu behar izanda ere aho osoa izan behar dutelako kontuan. Portzelanaren azpiko egitura prestatu behar izaten dute gero. Egitura hau izan liteke zirkoniozkoa edo ta metalezkoa. Pieza bakarra bada disilikatoa ere erabiltzen dute. Egitura hori portzelanaz estaltzen da gero. Portzelana zuriz. Eta ez pentsa bakarra denik zuria. "Baipasa"n egindako elkarrizketa entzun ezkero jakingo duzu zenbat zuri ezberdinen egon liteken irrifar baten atzean. Eta jakingo duzue ordezko hortzak egiten dituztenek artisauen teknikak ez ezik, teknologiarenak ere menperatzen dituztela.