Itxi

Baipasa

ZIENTZIA

Meditazioa onuragarria bada ere,asko dago ikertzeko oraindik onurak zientifikoki frogatuak daudela esateko

Marijo Deogracias | EITb Media

Hala, mindfullnessaren onurak zienfitikoki nola ikertu diren azaldu digu Aitzol Garcia Etxarrik zientziaren tartean.

  • Rodenen pentsalaria. Irudia: Wikipedia

    Rodenen pentsalaria. Irudia: Wikipedia

    13:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Neurozientziaren arabera, meditazioa praktikatzen duten pertsonen burmuinean, hipokanpoan, egitura aldaketa nabariak sumatu dira. Eta, modu fenomenologikoan ere aztertu dira zientifikoki meditazio teknikak. Hala, kontzentratzeko gaitasuna eta estres maila neurtu dira, meditatzen hasi baino lehenago eta beranduago eta emaitzak positiboak izan dira. Hori dena eta gehiago kontatu digu Aitzol Garcia Etxarrik #zientziaren tartean, #mindfulness meditazioa aintzat hartuta. 

Gaian sakontzeko, hainbat artikulu gomendatu dizkigu Aitzol Garcia Etxarrik:

· Estatu Batuetako helduen arteko osasun alternatiboaren inguruko tendentziak analizatzen duen artikulua.

. Neurozientzietan meditazioaren inguruko ikerketen errebisio bibliografikoa.

. Meditazio programak estress psikologikoan eta ongi izatean aztertzen duen errebisio eta meta analisia.