Itxi

Baipasa

Gure Haria

Galdutakoak: Giltzak, konortea, bidea

Itziar Alduntzin | EiTb Media

Konortea, giltzak eta bidea galtzeaz hitz egin dugu "Baipasa"n.

  • Objektu Galduak

    Objektu Galduak

    37:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bernardo Atxagak Max Sarietan gala aurreko unean aitortu zuen paperak galdu zituela. Horrek zer pentsa emen zigun. Zerbait galdu ohi dugunean izaten dugun erreakzioaz eta normalean galtzen ditugun gauzez aritzeko aitzakia eman digu.

Ze erreakzio izaten duzue zuek zerbait galtzen duzuenean? Badira galdutakoa  bilatzen hasten direnak etxea hankaz gora jarriz. Badira ere bila  hasi eta berehala etsitzen dutenak gutxien uste dutenean agertuko delaren itxaropenaz. Badira ere galdu duten gauzaren araberako urduritasuna izaten dutenak.

Eta beste galdera bat: Zer da gehien galtzen duguna? Galdera hauek guztiak ezin ditugu erantzun baina saiatu gara.

Donostiako Udaltzaingoaren polizia-etxetik aritu gara, objektu galduen gelatik bertatik. Martin Ibabe Donostiako Heri Segurtasun eta Herri Babeserako zinegotzia eta Aitor Belinchón Agente I.a izan ditugu gidari.

Gehien galtzen diren gauzen artean giltzak daudenez, Eibarko "Giltzak" dendatik giltzen kopiez aritu gara. Galdu ere konortea galtzen da eta Ainhoa Irueta familia-medikuak azaldu digu zer gertatzen den horrelakoetan. Eta amaitzeko, bidea ez galtzeko  gidari bati deitu diogu: Iker Bardaji Basque Guide-eko gidaria.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia