Baipasa
Gure Hiztegia
Torschlusspanik inoiz sentitu al duzu?
Lierni Ibargutxi | EITb Media
Idoia Santamaria itzultzaileak azaldu digu 15 hizkiz osatutako alemaneko hitz honen jatorria.
-
Atea
15:56 min
Ate itxiaren izua da literalki, alemaneko hitz honek esan nahi duena. Beste era batera esanda, azken orduko izua adierazteko balio duela kontatu digu itzultzaile ezagunak. Erdi Arora joan behar dugu hitz honen jatorria aurkitzeko. Erdi Aroan, hiriak harresiz inguratuak zeuden. Gaueko ordu jakin batean, harresietako ateak itxi egiten ziren, hurrengo egunera arte. Harresitik kanpo geratzea, gau osoa, herriaren babesetik kanpo, beldurtzeko moduko egoera izango zen, inondik ere, eta hortik hitz honen sorrera. Egun, baina, bestelako adiera batekin erabiltzen da. Sakatu play eta entzun hemen!