Itxi

Baipasa

GURE HARIA

Udazkeneko usainen bila

Eider Caceres | EITb Media

Eibarko Gaztainerre eguna hizpide, Lierni Ibargutxi-k udazkeneko astelehen arratsalde batek zeren usaina duen kontatu digu Hunky Dory Laboratory lurrin dendatik.

  • Maddalen Marzol, Lierni Ibargutxi eta Eva Chanton Hunky Dory Laboratoy lurrin dendan

    Maddalen Marzol, Lierni Ibargutxi eta Eva Chanton Hunky Dory Laboratoy lurrin dendan

    37:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Baipasa"n udazkeneko usainen bila ibili gara. Guretzat, zalantzarik gabe, gaztaina erreen usaina du udazkeneko astelehen arratsaldeak; izan ere, gaur Gaztainerre eguna da, eta Antxon Gutierrez Arosa-k Eibarren ospatzen den egun berezi honetaz hitz egin digu.

Nutrizionista bat ere behar genuela iruditu zaigu, belaunaldiz belaunaldi horrenbeste jende elikatu duen gaztainari buruz hitz egiteko. Nahia Zeziaga, On Ekin-eko nutrizionista izan dugu gaur gure artean.

Udazkenean beste usain goxo batzuk ere aurkitu daitezke. Usainak 'dastatzera' joan da Lierni Ibargutxi lankidea Hunky Dory Laboratory lurrin dendara.

Gure Hariari amaiera emateko, Euskal Herritik Kortsikara salto egin dugu, eta bertan bizi den Joritz Larratzarekin batera, gaztaina-irinez egindako garagardoa ezagutu dugu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia