Itxi

Baipasa

Gure Haria

Ordena denean egon beharko litzateke?

ui

Adele abeslariak bere diskoa entzuteko modu aleatorioaren aukera kentzeko eskatu dio Spotifyri. Azken diskoan kantuak jarri dituen ordenean istorio oso bat kontatzen dutela esan du eta errespetatzeko. Eta gure galdera izan da: Ordena denean al da garrantzitsua?

  • Ordena

    Ordenaren garrantzia

    31:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Adele-k eskatu du eta Spotifyk jaramon egin dio. Hortik abiatuta planteatu duguna da zenbaterainoko garrantzia duen ordenak bizitzako hainbat arlotan. Esaterako, oraintxe bertan egiten ari den Durangoko Azokan: Nork eta nola erabakitzen du stand-ak bere horretan jarri behar direla? Edo musikan ere:  Disko guztiak al dira ordenean entzun beharrekoak? Eta arkitekturan? Eraikin bat egiterakoan ordena zer da edertasuna bilatzeko erabiltzen den zerbait ala zutik mantentzeko funtzioa izateko sortutakoa da?

Galdera hauen erantzunak eman dizkigute Durangoko Azokako logistika arduradunak Epi García Urien-ek, Gaizka Insunza musikariak, Ubay Calle  arkitektoak eta Carmiña Dovale arkitektura irakasleak eta "Geometría del Orden" Chillidari buruzko libururaren egileak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz