Baipasa
KLIMA LARRIALDIA
"Uholdeak ulertzeko ez dugu ura ibaitik ateratzen den lekura bakarrik begiratu behar, harago jo behar dugu"
Ane Zabaleta geologo eta EHUko ikerlariak esan digunez, euri gutxiagorekin uholde gehiago izaten ari gara eta horretan zeresana daukate ibai arroen egoerak, lurrarenak eta ibai inguruetan egiten diren esku-hartzeek.
-
Uharte ingurua Arga ibaiak hartuta
12:48 min
Euriteen ondorioz ibaiak nola hazi diren eta eragin diren kalteak ikusita, Ane Zabaletak EHUko ikerlariak gogoratu digu uholdeez hitz egiten dugunean euri kantitateaz gain, kontuan izan behar ditugula "gure erreka gehienak erantzun azkarreko errekak" direla eta "lurzorutik doan urak denbora luzeagoa behar izaten duela ibaira iristeko".
Horrek guztiak eragiten duela "egun batean euri asko egiten badu, edota hainbat egunetan jarraian euria eginda ere, beti ez direla uholdeak gertatzen". Are, "urak abiadura desberdinetan bidaiatzen duenez, ez da ur guztia batera iristen ibaira". Gogoratu digu "lurzoruek uraren pausaleku funtzioa betetzen" dutela eta horregatik guztiagatik ere "pausaleku lana egingo duten lurzoru osasuntsu eta lodiak izatea garrantzitsua da", bai eta kontuan hartzea "ibai ertzetan eragiten dugunean ibaian eragiten ari garela".