Baipasa
ERTZAK
Eremu publikoa zer den eta nola arautzen den ikasi dugu gaur Ander Errastirekin
CUPen parlamentari bat zigortu dute zinegotzi zenean lazo horia ez zuelako kendu udaletxeko leihotik. Eremu publiko hori nola arautzen den azaldu digu Ander Errastik.
-
Katalunia plaza, lazo horia
13:28 min
Pau Juvillá CUPen parlamentaria 6 hilabetez inhabilitatu du Kataluniako Epaitegi Gorenak, zinegotzi zenean bere bulegoko leihotik lazo horia kentzeko aginduari ez ikusiarena egiteagatik. Horren harira aritu gara espazio edo eremu publikoaz Ander Errasti Bartzelonako unibertsitateko irakaslearekin. "Diferentziak artikulatu eta tramitatzeko deliberazio-gune" lirateke eremu publikoak, baina Errastik berak azaldu bezala, "toki fisikotik harago doa" eta horren adibide jarri ditu, esaterako, "sare sozialak".
Espazio horietan adierazten den tolerantziak, aniztasunak eta ongi komunarekiko ardurak baldintzatuko du bere neutraltasuna. Baina hor ere, kontuan izan behar dira espazio publikoetan parte hartzeko aukerak. Izan ere, "partaidetza asimetrikoa" izaten da, elementu estruktural eta ekonomikoak baldintzatuta.