Baipasa
Gure Haria
Botiketako prospektuak, desagetzear?
Itziar Alduntzin | EITb Media
Hasiak dira ospitaletako 46 botikatan prospektua kentzen.
-
Botiketako propektuen etorkizuna
38:41 min
FarmaIndustriak urtarrilean hasita eta bi urtez froga pilotu bat hasi du: Botikei paperezko prospektua kentzea. Ospitaletan ematen diren 46 botikarekin ari dira froga egiten. Honen atzean arrazoi bakarra dago: Papera aurreztea. Milaka tona paper alferrik galtzen direla argudiatzen dute.
"Baipasa"n pentsatu dugu agian hau etorkizunean botika guztien prospektuekin gertatuko den zerbait izanen dela. Paperezko formatutik kode digitalera pasako direla. Honetaz eta honek sortuko lituzkeen ondorioez aritu gara botikari batekin eta prospektu itzultzaile batekin, Pello Iturria eta Maria Rubianesekin. Baina urrutiago ere joan gara, egia baita esku-liburuak ere apenas erabiltzen ditugula dagoneko instrumentu eta aparailu ezberdinen erabilerararako eta tutorialetara jotzen dugula gehienetan. Bateria jotzen ere tutorial bidez ikasi daiteke eta bestela, galde diezaiotela bateria jotzen erakusteko youtuben erderaz eskolak ematen hasi zen aurrenekoari: Josu Ervitiri. Iruñean Erviti Studio-a duen leitzarrari deitu diogu honetaz aritzeko.
Eta gure haria amaitu dugu marketing-eko prospektuak zer diren galdetuz Harrobia Ikastolako Marketing irakasleari.